MENDI TXIRRISKILA

Kaixo lagunok, hemen nauzue berriz naturari buruz hitz egiteko, orain dirudienez argazkiak jarri ditzakegu.                                                               

Gaur txori arraro baten inguruan arituko gara: mendi txirriskilla.                                     

Mendi txirriskilla (serinus citrinella, verderon serrano, venturon montagnard), txirriskilla (serinus serinus, verdecillo, serin cini) eta Kanariar irletako kanarioen (serinus canaria, canario, canari) senidea da, horrexegatik  munduko kanario guztien lehengusua.                

Esan beharra dugu Kanariar irletako kanarioak ez direla munduan zehar kaioletan hedaturik dauden beste kanarioak bezalakoak, horiek genetikaren emaitza direlako, eta gainera ez dira Kanariar irletako endemikoak, macaronesia artxipielagokoak baizik (Azoreak, Kanariak, Cabo verde, Madeira eta Basati irlak). Beste aldetik eta gai honetatik kanpo aipatu behar da Kanariar irlek ez dutela izena jasotzen  kanario txoriengandik, txakurrengandik (canis lupus familiaris) baizik.                                                                                                                

Mendi txirriskilla, txirriskilla eta kanarioa oso antzekoak dira, azken hau handiena izanik eta txirriskilla txikiena. Baina mendi txirriskillak itsas mailatik mila metrotik gora bizi izaten denaren berezitasuna dauka, horregatik Europako erdialdeko eta mendebaldeko mendietan bere kantua  entzun dezakegu.

Nafarroa Garaian, Zaraitzu eta Erronkariko ibarretan nahiko arrunta da, 1000 metrotik gorako pinu gorrien bazterretako belardietan, baita ere Urbasa eta Basaburuko pagadietako bazterretako larretan, nahiz eta kasu hauek arraroagoak diren.

Mendiko txoria, ia beti taldeetan, txikia (12 zm) bezain kantari udaberrian, berde horia eta grisa, ia beti zuhaitzen puntetatik dabil eta bere kantua horrelako zeozer da: puiii, piii-tuiiii (kanariorenaren antzekoa) eta bere erreklamoa: tin-tin, tit-tit-ri-tint.

           

                                                                                                         

Txirriskila                                          Kanarioa

   Mendi Txirriskila