Beltza

Nola mundu bat kolore gabea
Heriotzarat joan behar halako bizia
Sua gorria,itsaso urdina
Laino xuria,mendia berdea
Arrosa lorea,iduzki horia.
Bainan gorri,urdin,xuri,
Berde,arros ,hori.
Bihotzez esana:nahasmena nahigabea.
Dena beltz!Oro beltz!
Beltza,beltza belta…
Itsuen zoria,hilen bizia,
Apezen jantzia ta heriotzarena,
Gaistoen begia ta ustelkeria,
Tristeen bizia ta nahi dukena.
Hau al dugu koloreen nahasketa?
Hau al dugu ederraren nahasketa?