BIGERREN AHARGO TRAILA

Bigerren aldikotz abiatü da Ahargo trail izeneko lasterkaldia Barkoxen!!

Eskolaren süstengüz eta arrakasta ejerra ükenik iragan urtean, berriz ere hitz ordüa lüzatü da lasterka maite düener eta erran behar da gerogo eta haboro direla.

Orhiko traila, Xiberoko ützülüa eta beste, lasterkaldiak emendatzen dira Xiberoan.

Bi ützüli 19kma eta 10kma lasterkaz edo ebiltez.

Iturria: www.xiberokobotza.org