LUIS PERICOTEN HITZAK (1958)

Gero eta herritar-kopuru handiago batek
irakurtzeko eta bere prestakuntza espirituala aberasteko
asti gehiago duen garai hauetan,
onartu behar dugu gehiengoari begirako obrak ugaritu egin direla;
gehiengo horri era batera baino gehiagotara agertzen zaizkio
—betiere modu erakargarrian eta arinean— kultura ahaztuen arloan ehun urte eskasean izan diren aurkikuntza harrigarriak.

Dela aurkikuntza horiek egin dituzten arkeologoen biografia eran, non arkeologoak zientzia modernoaren heroi gisa ageri zaizkigun,
dela ikuspegi deskriptiboago bat hartuta,
beti lortzen da irakurlearen grina piztea,
zerekin eta batzuetan etorki ilunekoak izanik ere
beti nekaezinak eta argituak diren gizonek
mendeen ahanzturari irabazitako
bataila harrigarrien kontakizunarekin.

Izan ere, ez da egongo, aise, nobelarik erakargarritasunean lehia daitekeenik Schliemann batek edo Boucher de Perthes batek
ikusi zituzten gorabeheren kontakizunarekin,
edo zientzia arkeologikoak agerrarazi dizkigun
gizaki fosilaren eta hainbeste eta hainbeste gauza harrigarriren
gaineko jakintzaren aurrerapen motela azaltzen duten harat-honatekin.

Horrelako obrak ugaritzea
espezializatzen joatea
eta gero eta arlo xeheagoak hartzea
seinale garbia da zaletasuna ez dela galtzen ari;
bestaldera, kalitatea irabazten ari dela.

Obra horietako batzuk, zeinak bidea irekiarazi zuten,
idazle ospetsuen edo berriemaile
eta kazetari soilen lumaren ondorio dira;
espezialistok miraz egoten gara
zer-nolako trebezia duten gertaera zientifikorik idorrenak
arkeologoen bizitza pribatuko eta bakoitza
ibili zen giroko datuekin konbinatuta azaltzeko.
Trebetasun horrek eta jendearengan arrakasta izateak
nolabaiteko ondoeza eragiten dio espezialistari,
ikusten baitu bere lanaren emaitzak
ekar ziezaiokeen ospea kentzen diotela.