Water polo sasoa arrabiatzen da Mauleko igereskagian

Mauleko igereskagiak bere bortak arrazabaltü dütü iragan hilabetez geroztik eta bere aktibitateak honekin.
Horien artean, düala bi urte sortü den “water-polo” edo hur-polo aktibitatea.
Kirol mixtoa, non ere korpitza oro lantzen den. 25metrako lüzegoan jokatzen da eta mementoan 10bat dira.
Oroer zabalik da aktibitatea, eta Mauleko igereskagian deitzen ahal da züen izenaren emaiteko.

Iturria: www.xiberokobotza.org