Seaska herri ttipietan ere bai

Alozeko ikastolan egin dü bere sartzea Seaskak, eta aurten bi helbürü nausi dütü: Bokale-n ikastola baten zabaltzea eta Etxepare lizeo berriaren estrenatzea 2017ko sartzean. Urte oroz ikasle haboro sartzean dira seaskan, aurten 3492 ikasle dira ama ikastolatik lizeoala arte, 104 ikasle haboro iragan urtean beno. Urtearen kursian, bi urteko 60 haur sartüko düelarik. Ikasleen aldetik emaitza honak badira ez da hala erakasle postuen aldetik, zailtasünak beitira postüen begiatzeko. Beste aldetik kolejioetan klaseak kargatüegiak dira, 35 ikaslez goiti. Seaskaren ondoko desafio handia da alde batetik Bokalen ikastola baten zabaltzea eta Etxepare lizeo berriaren altxatzea eta zabaltzea 2017 ko sartzean.

Iturria: www.xiberokobotza.org