Maitasun ipuina

Antropologo batek joko bat proposatu zien Afrikako tribu bateko haurrei. Frutaz betetako saskitxo bat jarri zuen zuhaitz baten ondoan eta zera esan zien: “Iristen den lehenak irabaziko ditu fruta guztiak”.

Abiatzeko seinalea eman zienean, haur guztiek eskutik elkar hartuta ekin zioten lasterketari, eta gero, denak elkarren ondoan eseri ziren opariaz gozatzeko.

Antropologoak galdetu zienean ea zergatik joan ziren denak elkarrekin, batek bakarrik irabazi ahal zituenean fruta guztiak, zera erantzun zioten:

-UBUNTU!!!, gutariko bat nola egon liteke zoriontsu, gainerako guztiak betilun eta goibel baldin badaude?

UBUNTU hitzak Xhosa kulturan zera esan nahi du: Ni nauk/n gu garelako.

Ubuntu!!!