APAINDU-REN AURKEZPENA

Hona hemen ‘Apaindu’ gure laguntzailearen aurkezpena:

 

BARNE ARKITEKTURA ESTUDIOA

Iruñeko Alde Zaharrean kokaturik, erakusketa aretoari eta estudioari loturiko jarduera bikoitza elkartzen du.

ERAKUSKETA ARETOA

Jendeari irekiriko arte areto tipia, non aldian-aldian arte edukin zabaleko erakusketak antolatzen baitira: margogintza, eskultura, sortzaile berrien diseinuak…

ESTUDIOA

Lanean gaitua den, aditua den, gogoa beroturik duen taldeaz osaturik, zure ideiak nahiz plangintzak edozein eremutan burutuko ditugu, bai etxebizitzetan, merkatal etxabetan…

Tokiari egokituriko arkitektura erabiltzeaz arduratzen ohi gara, baita zentzuzko eraiki teknologia baliatzeaz ere, domotika, eta batik bat bezeroak dituen beharren arabera proiektua moldatzen ohi dugu, betiere esparrua eta erabilgarriak diren bitartekoak kontuan harturik.

Eraiki beharreko lanetako osasunak kezkatzen gaitu, erran nahi baita biojasangarriak diren materialak nahiz estaldurak erabiltzen ohi ditugula.

HARREMANA

Kuria karrika 7

inaziobeloki@gmail.com