Zer bilakatüko dira 55 urtez goitiko laborarien etxalteak? Galto honen üngürüko emaitzak emanik izan dira iragan neskenegünean Irabarnen ,Departamentüko laborantxa kanberak, SAFER eta Xiberoko herri alkargoak antolatü jüntan. 150 bat jente bildü dira, bena kasüaz honkirik zen güti, hots, 55 urtez goitiko güti. Alta Xiberoan diren 700 ehün bat etxaltetarik, 295ek 55 urteaz goitikoak dütüe joanazle. Horietan, 148 segidarik gabe dira. Segida düen erdiek, familiako bati, ütziko düe besteek aüzoari. « HCF » edo hors cadre familial bati üztea, kasik inuek ez dü pentsatü nahi ere, ez omen direlakoz gei lan hortan aritzeko. Etxalten handitzeak, lür eremü zonbaiten tartetaz hartzea ondoriotzat balüke eta mendiaren erabilpenaren üzte edo mügatzea. Bestalde segida üken edo ez, güzi güziek etxalteari egogitzapenak ekarri behar lütükee. Azken zenbaki bat, hebentik 3 urte barne, 36 laborariek beren etxaltea segidarik gabe ütziko düe. Üdüri ülün honi bürü egiteko, laborantxaz ardürra düen egitürrek, etxalteen segidaren üngürüko biltzar eta esplikazione lanak jarraikiko dütüe, kontzientzien pizteko esperantxarekin…
Iturria: www.xiberokobotza.org