OSKAXEKO IHIZI SASOA EMEKI HASTEN DA

Oskaxen Saint Lucq ttipi truk izan da, 2 ürzo baizik ez beitüe ediren. Orokorrean orain arte sasoia ez da nahi bezala igaiten. Goizetan lano, eta ürzoak ez ikusten, eta arrestitan 4etaik goiti beren sareak itzalian izanki urzoak hortik igaiteko lotsa düe. Hola 326 urzo baizik ez zütüen asteazken gaüan. Ikusliarrak ürzoekilan horra direnez, beste urteen arabera arras gütti igan dira orain arte.

Iturria: www.xiberokobotza.org