IZEOTARREK DANTZAN ARITZEKO PARADA BERRIZ ERE

Lizeotarrak izeneko taldea ebiliko da dantza mazter klasean ; hots xiberoko 3 lizeoetako ikasleak. Aurten berriz abiaturik badira klase edo kurtsoak urte ürrentzean ez düe hori baxoan presentatüko. Ezen igan urtean ez baitzen untsa igan. Haatik xibero osoko ikasleak juntatüko direnez, herri bakotxetako ürratsen behatzeaz gain, ikusgarri bat muntatuko due. 45mn-ko ikusgarri hori eskualdeko festibalean presentatüko due. Mustrakak domesantore ondoko ostegunean hastekoak dütüe. Beraz interesatüek izena lehenago eman beharko düe. Bestalde beste dantza mota zonbait ikusteko parada ere emanik izanen zaie.

Iturria: www.xiberokobotza.org