LARUNS-EN ESPERIENTZIA EJERRA PLANTAN EZARRIRIK! LABORARIEN AUTONOMIAREN HOBETZEKO

Ossau Irati sor markan egoiteko 2018tik goiti belartopotzea edo ensilajea debekatürik beitate, eta beste gisaz aritzekoak edireiteko gogoarekin, Ossau Ibarreko laborientako plantan ezarri düen esperientzia bat kontatzen deikü Guillaume Clouté-k. Zortzi herrik, 628 hektara AOC güne batetan erabilten beitütüe hen ibarreko laborarientako janariaren ekoizten. Aspaldidanik lürrak beitütüe Paue kantüan, laborantxa ttipien berengaintarzüna edo autonomia garatzeko helbürüakin, hen beharrer ihardestea iseiatzen düe argibelar edo luzena eta soja ekoiztüz.

Iturria: www.xiberokobotza.org