JUAN BELZUNEGUI-REN ERAKUSKETA

Inazio Beloki-ren bulegoan (Iruñeako Kuria kalean) ortziral honetan Juan Belzunegui-ren erakusketa irekiko da. Hona hemen Juan Belzunegui-ren biografia:

Zarrakaztelu hirian (Garagaztelu) 1955ean jaioa.

Autodidakta, 1984an Tuterako Castel Ruiz kultur gunean lehen erakusketa eskaini zuen. Urte berean Nafarroa Garaiko jaialdi ofizialei loturiko nazioarteko margogintza lehiaketan bere burua aurkeztu zuen. Poliki-poliki bere sormena inguruko hirietarat hedatu du, betiere beharrean Nafarroa Garaiko Erriberaren eragina nabarmena izan duelarik.

Belzunegui egilearen margogintzaren baitan adierazpenari atxikiriko kolorearen erabilpenak agintzen du, ezinbertzeko hiru osagai bateraturik eremua eta argia mugatzen dituen kolorea, alegia.

Margolaria, aipatu bitarteko haiekin baterat, objektuaren atxikipenari lotzen zaio, erran nahi baita nagusia ez den baina beti ezagutzen ahal den objektua.

Bere margolanek zirrara, indarra, bizitasuna helarazten dute, margolari oldartsu, keinuzale eta batez ere bakartia delakotz.