HAINBAT HERRITAR BERRIERI BATZARRIA EGIN DA ESPEIZE-N

Ezpeize eta üngürüko herritar berrier, hots harat heltü berrier batzarri eginik izan zaie astelehen gaüan, Ezpeizeko herriko gelan. 30 bat jente hüllantü da, 15 bat heltü berriez gain, besteak aüzapeza edo zinegotxiak zirelarik. Hitzaldien ondotik, jateko eta edatekoen üngürüan jenteak alkarrekila elestan baratü dira. Heltü berriek azpimarratü düe ideia izigarri hona zela, alkar ezagützeko parada emanik beitzen.

Iturria: www.xiberokobotza.org