Orhiko xoria

oger Idiart (1931-2009)

Jente gaztia dadila
Etxetik hurrun lanila
Ez erran galdurik dela:
Ützül ditake berhala

Jin bedi gure artila
Orhiko txoria orhila (berriz)

Txoriak jiten zaizkula
Huts egin gabe sekula
Lehenik bat, gero mila :
Txortak egiten ixtila.

Txorittuaren hegala
Arhin aidia bezala :
Gaztek begira dezala
Azkar üskaldun odola.

Txoria izan dadila
Üskaldun gazten mudela :
Mothiko ta neskatila,
Tziauste denak sor lekhila !