BERRI(Z)

Itzuleraren zorra ordaindu beharrean.

Beharren metaketa honetan

hitzen sarraski historikoaren kontzientzian.

Pertsonek hitzen lekua ordezkatzen amaitu dute.

Euria egin du bai,

baina euriak eraman ditu itzultzeko gogoak.

Euriak eraman eta uholde bihurtu ditu.

Uholdea hesituz.

Urak ez ditu hesiak bota.

Oraindik ez nago.

Oraindik betebeharrak ditut.

Laguntza eskatzekoa betetzekotan

itzuleraren zorra ordaindu behar dut.

Hitzak desagertzen diren sarraski honetan.

Betebeharrak betetzeko beharrean nago.

Urteek gainontzeko begietan nagusitu egin naute.

Aldez ez mugitzeko ahaleginetan.

Uholdean ez sartzeko intentzioetan.

Betebeharrek betetzen naute.

Produktu zehaztu honi izena falta zaio.

Kaleetan itsatsita egonen da.

Lagunei erretako titipuntetan.

Lagun bihurtutako paretetan.

Euriak bustitako tantetan.

Betebeharrek ez naute uholde bihurtu.

Itzuleraren zorra ordaindu behar dut.

Itzulera bakoitzean bezala bidearen kurbetan gelditzeko ohitura ezin kendu.

Beharra aukera bihurtzeko ahalegina.

Euri asko egin du itzuleraren ibilbidean.