HABANA CUBA IRRATIKO HITZAK: ATABEIRA (2014)

Atabeira jainkosa Guafeko gune arkeologikoan dauden haitzuloetako batean kokatzen dute,

Desembarco del Granmako Parke Nazioanalaren hego-mendebaldean.

Guafe, toki hau deitzen ohi dutena,

500 metro zabal da,

eta haitzulo sail hori Cabo Cruzeko itsasargitik oso hurbil dago.

Atabeira jainkosaren kobari uraren haitzuloa ere esaten diote.

Leize horietan eskailera txiki batzuk jarri dituzte barnera sartzeko,

eta hor, jatorrizko lehenengo kulturetako baten erakusgarri zabala ikus daiteke;

zehazki, herrixa taino baten ospakizuna adierazten duten aztarnak.

[…] Gune arkeologiko honen berezitasunik handiena zera da, Atabeiraren argitasuna neguko solstizioan; orduan, eguzkiak harrian zizelkatua dagoen estatua argitzen du, abenduaren 21ean eta 22an, hain zuzen, eta ikuskizun berezia ematen du.