TXAHAL ZAINAK BERE SALTSAN

Osagaiak:

  • Txahal haragi kilo bat, zatikatua.

  • 2 azenario.

  • Tipula bat.

  • Baratxuri buru oso bat.

  • ¾ kikarakada ozpin.

  • ¾ kikarakada ardo beltz eta beste horrenbeste ardo txuri.

  • Kikarakada erdi olio.

  • Ereinotz hosto bat+2 piper beltz bola+iltze bat (espezia)

  • 250gr txanpinoi edo barrengorri.

Haragia zatitu ondoren, gorritu presiopeko lapiko batean eta gehitu beste osagai guztiak txikiturik. Gehitu gatza nahi eran, itxi lapikoa eta mantendu su eztian ordu erdiz. On egin.