VALERIO MAXIMO (I. MENDEA): TIBERIO ETA KORNELIA (K.A. 172)

Tiberio Grakoren etxean, bi suge aurkitu zituzten, bata arra eta bestea emea.

Tiberiok, haiek hartu eta aruspizeetara joan zen kontsultatzera; haiek esan zioten

arrari ihes egiten uzten bazion emaztea berehala hilko zela;

aldiz, emeak ihes egiten bazion, bera hilko zela hantxe bertan.

Emaztearen alde egiten zuen iragarpena aukeratu zuen, eta arra hil egin zuen;

emeari, berriz, ihes egiten uzteko agindua eman zuen, eta zutik gelditzeko ausardia izan zuen,

suge arra hiltzen zuten bitartean

bere burua hiltzera kondenatzen zuela ikusita.

Ez nuke jakingo esaten Kornelia zoriontsuago sentitu ote zen halako senarra izateagatik

edo zorigaitzeko, hura galdu izanagatik.