GOXUA

Osagaiak:

  • Sobao” erako opilak

  • Brandy ardo apur bat

  • Baso erdi esnegain harrotu

  • Natilla edo pastel-krema baso erdi

  • Karamelua

  • 250 ml. kafe hutsa

Buztin ontzi batean, jarri opilak oinarrian eta gainetik, isuri kafea eta Brandy pixka bat. Honen gainetik, bigarren geruzan, jarri natillak edo krema eta honen gainean, esnegain harrotua, dena ongi estaliz. Karamelu pixka bat gehitu apaintzeko eta ondoren, hozkailura sartu.