HERODOTOREN HITZAK (K.A. V. MENDEA)

Ez dago ezer hain jakintza gabezia handia duenik,
hain gauza kontrol gaberik, jendaila ezgauza bezalakorik.

Dudarik gabe, jasanezina da tirano baten menderakuntza borondate gabea errefusatzea,
eta pertsona doilor eta errespetugabe baten menderakuntza lotsagabean erortzea.

Tiranoak, behintzat, badaki zertara doan, jendailak ez daki deus ere.
Zer egin dezake, ez badu eskolarik
eta ez badaki berez zer dagoen ongi eta aferetan pentsatu gabe sartzen bada
ibaia neguan hazten den bezala?

Utz dezagun demokrazia gure etsaientzat;
har dezagun guk gailentzen den giza talde bat
eta jar dezagun haien eskuetan gobernua.