MUS TXAPELKETA ETA DANTZA IKASTAROA BERBINTZANAN

Hurrengo ostiralean, urtarrilak 26, 2018KO BERBINTZANAKO III. MUS TXAPELKETA ospatuko da, BERBINTZANA TALDEAK antolatuta:

– Txapelketa 22:30tatik aurrera LA TABERNAN ospatuko da.

– Interesa dutenek txapelketa hasi arte izen eman dezakete.

– 669910289 (Poli) edo 676428682 (Jabier Alfaro) zenbakian apuntatu zaitezke.

– Prezioa: 20€ (bikote bakoitzeko).

– Parte hartzen duen bikote bakoitzari ardo botila bat oparituko zaio.

– Saria: Bikote irabazleak bi txapela irabaziko ditu eta NAFARROAKO TXAPELKETAN jokatzeko aukera izango du (parte hartzaile kopuruaren arabera, bikote batek baino gehiagok Nafarroko Txapelketan jokatzeko aukera izango du. 4 bikote = Bikote bat ordezkari bezala joanen da 2. fasera).

Txapelketa hau EUSKAL HERRIKO X MUS TXAPELKETA-KO lehenengo fasea izango da, eta hiru fase ditu:

– 1. Fasea (Berbintzana): BERBINTZANAKO III. MUS TXAPELKETA.

– 2. Fasea (Iruñea 2018-02-24): Herri bakoitzean irabazi duten bikoteekin Nafarroko txapelketa ospatuko da non irabazleak Nafarroako ordezkariak izango diren Eukal Herriko txapelketan (3. Fase).

– 3. Fasea (Uztaritze-Lapurdi): Martxoraren 10ean (larunbata) herrialde bakoitzean (Araba, Nafarroa, Gipuzkoa, Bizkaia, Lapurdi, Zuberoa, Behe Nafarroa) irabazi duten bikoteek EUSKAL HERRIKO X. MUS TXAPELKETAren finala jokatuko dute.

FINALEKO SARIAK:

– TXAPELDUNAK: Txapela, garai ikurra, 3.000€ eta nazioartera bidaia lau lagunentzat (KARIBERA dena barne).

– TXAPELDUN ORDEAK: Garai ikurra, 1.500€ eta bi lagunentzat nazioartera bidaia (Kanariar Uhartera).

– 3. BIKOTE SAILKATUA: 750€ eta asteburuko egonaldia lau lagunentzat.

– 4. BIKOTE SAILKATUA: 500€ eta Euskaraz ikasteko urte osorako 2 matrikula.

– 5.etik 8.Era SAILKATURIKO BIKOTEENTZAT: 250€.

– 9.etik 16.era SAILKATURIKO BIKOTEENTZAT: 100€.

– PARTE HARTAZAILE BAKOITZARENTZAT: Oroigarria parte hartzea eskertzeko.

 

Datorren larunbatean, urtarrilak 27, BERBINTZANA TALDEAK antolatutako EUSKAL DANTZA ikastaroko hurrengo saioa izanen da. Klasea ERRETIRATUEN AUZO ETXEAN izanen da. Txikientzako 18:00etan eta helduentzako 19:00etan.

ANIMA ZAITEZ!!!