KAUTEROAK ETA INAUTERIAK IRUÑEAN

Iruñeko Alde zaharrak Otsailaren 9tik 12ra ospatuko ditu inauteriak

-“Juego de burgos, Mari trapuren kondaira” izango da aukeratutako gaia.

-Otsailak 3, larunbata, kauteroak ospatuko dira.

Egitaraua:

https://we.tl/JGIg3D8bAs

Urtero bezala, inauteriak iristear daude eta behar den moduan ospatzeko, Alde zaharreko jai batzordeak, programa zabal bat antolatu du. Egitaraua astelehenean, otsailak 9, hasiko da eta hurrengo astelehenean, otsailak 12, Santa Ana plazan Zitala erretzen bukatuko da. Giroa berotzen hasteko, asteburu honetan, Kauteroek auzoko karrikak musika eta kolorez bustiko dituzte

Jugo de burgos, Mari Trapuren kondaira” aurten aukeratu den gaia da. Hautaketa honekin, Gaztelako armadaren kontrako garaipena omentzen da eta Mari trapu goraipatzen da. Inauterietako ipuin berria gai honen ingurukoa da eta programan aurkitu daiteke, bai eta auzoko komertzio eta tabernetan ere. Jai batzordetik auzokideak gai honen inguruko mozorroak janztera animatu nahi dira Auzoko ostatu eta lokalei ere haien lokalak girotzeko gonbidapena zabaltzen zaie Bozketa herrikoi batek hoberena aukeratuko du.

Ostiralean, otsailak 9, txokolatada eta txistorrada bat egin eta gero Mari Trapuren pregoiak Nabarreria plazan inauterietako programazioa irekiko du Hortik joaldun, moxaurre… kalejira bat abiatuko da. Bukaeran pikoteo txiki bat egonen da San Lorenzo kalean. Gauean Gaztetxeak afari batekin lapiku-txiki jantokia estreinatuko du eta Terminal ostatuan, kontzertuak egongo dira.

Larunbateko ekimenak goizez hasiko dira txokolatada eta hamaiketakoekin. 11:30ean auzoko txikiak puska-biltzan aterako dira eta 12:00etan auzoko karrikak euskal abestiz bustiko dira. Festak ronda kopera, bermuth eta bazkariekin jarraituko du.

18:00etan inauterietako kalejira Redinetik aterako da eta Nabarrerian “Maravillas” Gaztetxearen eta Zabaldiren sorpresa batekin bukatuko da. Kantautorea Gaztetxean, Dj-ak Zabaldin eta Luziano Iruñeako Algara peñan izango dira larunbateko programazioa itxiko duten jarduerak.

Astelehenean, otsailak 12, inauteriak bukatzeko momentua iritsiko da. Puska-biltzan lortutako guztia Mañuetako frontoian askari batean jan eta gero, Nabarreriatik kalejira bat abiatuko da Santa Ana plazaraino. Bertan, arratsaldeko 19:00etan, Zitala erreko da. Baino lasai, agurra hain gogorra ez egiteko, salda beroa eta su ikuskizun bat egonen da.

Otsailak 3, Kauteroak.

Ohitura den bezala, asteburu honetan Kauteroek inauteri giroa berotuko dute. Goizeko 11:00etan San Lorentzotik, Kauteroen kalejira aterako da. Iruña taldeaz, San Lorentzoko dantzariez eta Iruñeako gaiteroez lagunduta, auzoko karrikak zeharkatuko dituzte eta 12:00etan Santo Domingoko merkatua bisitatuko dute.

Arratsaldean kaldererian txokolatada eta txikientzako zirkoa egongo da. Hortik 17:30ean kalejira bat abiatuko da, 19:00etan San Frantzisko plazan Iruñeako auzoen arteko kautero anaitze bat egongo da

Gauean, Arrotxapeako Gaztetxean, Alde Zaharreko Gaztetxeak antolatutako kontzertuak egongo dira. Iruñeako Algara peñan ere kontzertuak egongo dira.

Kautero jantzirik ez baduzu, urtarrilaren 29tik otsailaren 3a arte, Auzoenean eta Zabaldin euro baten truke kautero arroparen azoka txiki bat egongo da.