ERLANTZ URTASUN ANTZANOREN HITZAK (2014): 1914-11-1

Lehen Mundu Gerra,
historikoki 1914ko uztailaren 28an hasia,
Europan gertatu zen batez ere,
eta kontinente horretan hil zen
testuinguru beliko hartan jende gehien.

Ez dugu ahantzi behar, nolanahi den,
Europako lubakietatik urrun ere
gertaera larri-larriak izan zirela.

Errate batera, 1914ko azaroaren 1ean,
Txileko urak itsas gudaldi handi baten
lekuko izan ziren,
alde batean alemanen ontzidia eta bertze aldean britainiarrena;
behin-behinean, lehenak irabazi zuen,
eta mila biktimatik goiti izan ziren marinelen artean,
bi aldeetako armadetan.

Nick Sanders britainiar ofizialaren solasak dira:
“Bi ontzidiek
azaroaren 1ean kausitu zuten elkar,

eta alemaniarrak gehiago izan ziren su-indarrez,
blindajez eta entrenamenduz […].
Horrenbertzez, britainiar eskuadra
laster batean hondatu zen ia osotara
“.