EIDER RODRIGUEZEN ‘URTEBETETZE FESTA’: AURKEZPENA KOLDO MITXELENAN

Eider Rodriguez

Eider Rodriguezen ‘Urtebetetze festa’ bilduma ekainaren 26an argitaratuko dugu Booktegin, eta edizio elebiduna izango da (euskaraz eta ingelesez). Egun berean, 19:00etan, liburuaren aurkezpena egingo du Donostiako Koldo Mitxelenan: Leire Palaciosek irakurketa egingo du, Aritz Brantonek galderak egin, eta Eider Rodriguezek galderei erantzunak eman. Etorri, eta lagunak ekarri, mesedez.

Iturria: http://booktegi.eus/liburu.php?id=107