2018ko ALDAPAKO SAN FERMIN FESTEN KARTEL LEHIAKETAREN OINARRIAK

Aurten, bi kategoria izango dira lehiaketan
o 15 urtetik aurrera (15 barne)
o 15 urtetik behera

Bi kategoriek lehiaketarako oinarri berberak dituzte.
Jatorrizkoaren tamaina Din A-3koa izan behar da.
Nahi bezala kolore erabili daitezke.
Nahi dituzun kartel guztiak aurkez ditzakezu.
Kartelak bai paperan, bai digitalean aurkeztu behar dira, Abuztuaren 6etik 24ra arte, 10:00etatik 13:00etara AUZOENEAn (Aldapa K. 3-5)
Aurkezten diren lan guztiak Jai Batzordekoak izatera pasako dira, berak  nahi duen erabilpenarako.
Karteletan testu hau agertu behar da:

ALDAPAKO SAN FERMIN – SAN FERMIN DE ALDAPA
Irailak 21, 22, 23 Septiembre 2018
Antolatzailea: Alde Zaharreko Jai Batzordea
Organiza: Comisión de Fiestas del Casco Viejo

Kartelak plika sistemaren bitartez aurkeztu behar dira. Kartela izendatutako sobre batean sartuta eta beste sobre batean, izen bera erabiliz, eragilearen datuak (izen-abizenak, helbidea eta telefonoa).

Lehiaketaren sariak:
o 1. saria: 350€ eta 50 eurotako bonoa Santo Domingoko merkatuan erabiltzeko.
o Txikien saria: 100 eurotako bonoa egitarauan iragarkia duten edozein auzoko dendan erabiltzeko.

Kartel irabazleak bozketa herrikoi baten bitartez erabakiko dira. Arau hauek betetzen ez dituzten kartelak lehiaketaren kanpo geratuko dira
Jai Batzordea irabazlekin kontaktuan jarriko da zenbaketa egin ondoren.