ABEZEDARIO titirijario

Letrak alde guztietan daude, ez bakarrik idatzietan, baizik eta orobat zure gorputzean, naturako irudietan, hirietan.

Inguru guztia letraz beterik dago:

1)   Begira zeure begietan o biribila, ezpainetan m, belarrian G, esku-ahurretan M, azazkaletan U. Orain zeure txanda duzu. 

2)   Begira zuhaitzetan Y, mendietan M eta N, gailurretan A, haranetan V, ibaietan S, zeruko hegazkinetan T, gau izartsuan Kasiopearen W. Orain zeure txanda duzu.

3)   Begira zeharka etxeetako balkoi eta leihoetan E eta F, autoetan O, argindarreko zutabeetanT, bainugelako hodietan U, haizagailuetan X. Orain zeure txanda duzu.

Letren soinuak alde guztietan entzuten dira, badiren gauzetan eta ez direnetan, ikusten direnetan eta ez direnetan: soinuen ispilu diren poemetan, hitz-jolasetan, kalamatiketan, jitanjaforetan, aho-korapiloeta.