LAGUNTZAILEEN DEIALDIA !

LURRAMA laborantza herrikoi eta iraunkorraren azokaren 13 garren edizioa azaroaren 16, 17 eta 18an iraganen da, Miarritzeko Irati erakustazokan.

LURRAMA azoka ez laike egiten ahal bere 600 laguntzaileen parte hartzea gabe. Antolaketak dei egiten du jende gogotsuer, ez duda laguntzaile izaitea ! Izenak internet gunean emaiten dira : www.lurrama.org, edo mailez idatziz : lurrama.laguntzaile@ehlgbai.org

Denetarik egiten ahal da, lagun artean eta giro goxoan : zerbitzua, sukaldea, basera garbiketa, zikin untzien kudeaketa, zirkulazioa, txarteltegia,… Bakotxak ahal bezala parte hartzen du : egun bat, bi egun ala asteburu osoan !

Zendako LURRAMAri laguntza ekarri ? Laborantza herrikoia sustengatzeko, kalitatezko ekoizpenen alde, zirkuitu laburren garapenarentzat ; kabaleen ongi izaitea, laborarien lanaren duintasuna, kontsumitzaileen osasun ona eta inguramenaren errespetua segurtatzen duen laborantza baten alde !

Milesker berri horren hedatzea gatik.
Xehetasun gehiagorentzat :
lurrama@orange.fr
06 89 29 19 85 (Patxi)