WIKIPEDIA EDITATOIA – EMAKUMEAK ETA ASTRONOMIA

30/11/2018 | 18:00etan

Prezioa: Doan

Euskarazko wikipedian astronomiari buruzko gaiak hobetzeko tailerra. 12 urtetik aurrera. Ikasle, irakasle, guraso eta oro har,  pertsona euskaltzaleei zuzendutako tailerra. Doako  parte hartzea. Aurrez izena ematea ezinbestekoa da.

Urte osoan zehar bost tailer antolatu ditugu, guztiak ostiralez, bakoitzean gai ezberdin bat landuz.

Azaroak 30: Emakumeak eta astronomia eta emakume astro/kosmo/nautak izango da aukeratutako gaia. Emakumeek esparru honetan izan duten paper garrantzitsua bigarren mailan ez geratzeko ahalegin kolektiboa egingo dugu.

Tailer guztiek antzeko formatoa izango dute. Lehenengo gaian sakontzeko hitzaldi bat eskainiko dute Iruñeko Planetarioko kideek, eta bibliografia jarriko dute eskuragarri. Ondoren, EWKEko kideek Wikipedian editatzen irakatsi eta lagunduko dute, ordu pare batez auzolanean edukiak hobetzen.

Imajina ezazu mundu bat non gizaki guztiek askatasunez zabal dezaketen ezagutza guztia!