JULIO EZPELETA OPTIKA

Julio Ezpeleta Optikan ikusmenaren zainketaren zerbitzu nahiz kalitate bikaintasunaren alde 30 urte baino gehiago eman dugu, bezeroa establezimenduan sartzen denetik irteten den bitarte, beti bere balizko ikusmen osasun arazoari konponbiderik hoberena eskaintzeko.

Gartzia Ximenez karrikako 4. zenbakian dagoen optika abegitsu honetan iruindarrek kolore eta itxura guzietako armazoiak, monturak hautatzeko unean aukera eta kalitatea dute; halaber, norberaren kasuak behar duen denbora eskainiko dioten profesionalen esku izaten dira, denda izaeraren gainetik pazienteen osasuna lehenetsiz.

Profesionaleen etengabeko formakuntzak eta eskarmentuak ikusmenaren egoera zehatz-mehatz mugatzeko ahalduntzen dituzte, pazienteei posible diren konponbide oro azalpen zabal pedagogikoen bidez erakustaraziz.

Julio Ezpeletak dioenez, “gure gogoa, baita gure betebeharra ere, gure bezeroen konfidantzazko optikaria izatea da. Haiek bizi kalitate aldetik jokoan dutena handia da. Ongi ikustea garrantzitsuena da. Baina horregatik ere haien betiko optikariak garenez familiengan osasun ikusmenak izaten ahal duen ekonomia eraginak kezkatzen gaitu, egunotan areago. Beraz dena kontuan hartzen duen aukerarik hoberena topatu arte aholkatzen ditugu“.

Julio Ezpeleta Optika bere bi arima biltzen saiatzen da: estetika eta osasun-profesionala. Estetikari dagokionez bere armazoi, montura dibertigarriek eta originalek edozein maitemintzen dute.

Izan ere, Juliok dioenez, “norberaren irudia gure bezeroen kezka ere bada. Hortaz, guretako ere bai. Gure lehen urteetan modak zein joerek dibertigarri, funky eta indibidualista zen estiloaren alde egiten zuten. Azken boladan gure egunerokotasunera itzuli den 80. hamarkada zen. Orduan optika ezberdina sortu genuen, betaurrekoen maitaleendako aukerak aurkeztuz. Ez dugu ideia aldatu. Armazoi, montura maite dutenen etxea izaten jarraitzen dugu“.

Osasun-profesionalari dagokionez, foku-anitzak diren ukipen-lente arloan aditu handiak dira, ikusmen nekatuaren gaian ere bai, edota kornea irregularretarako lente bereziak behar direnean (keratokono, kirurgia ondokoa, kornea transplantea). Era berean, ikusmenaren zainketarako azken uneko teknologiaz hornituriko bulegoak optika hau ezinbertzeko toki bihurtu du.

Bertze gai garrantzitsua txikienen miopia menperatzeko ukipen-lente egokitzapena da, miopia neurririk gabe handi dadin ekidin dezagun.

Julio Ezpeleta Optikan gizartearekiko ardura, erantzukizuna, eta egoerarik txarrenetan bizi diren pertsonen osasun ikusmena hobetzeko konpromezua ere beti indarrean dagoen lana da.

Julio Ezpeleta Optika: dena hobe ikusiko duzun tokia