SAPIENS ISPILUAREN AURREAN

Ana Galarraga

Gaur egun, gurea da Homo generoaren espezie bakarra. Ez da beti horrela izan; duela 30.000-40.000 urte, adibidez, Eurasian bertan, baziren beste bi espezie: neandertalak eta denisovarrak. Aztarnen arabera, oso ondo egokituta zeuden bizi ziren lekuetara. Zergatik desagertu ziren, orduan? Bestalde, gutako batzuek haien geneak ditugu gure DNAn; gugandik hain desberdinak ez ziren seinale, ez, behintzat, ondorengoak ez izateko bezain desberdinak.

http://booktegi.eus/liburua/132/sapiens-ispiluaren-aurrean-ana-galarraga