ALFONBRA MAGIKOA

EUSKARAZ

Golem zinemetan ikusgai

La Morea (Iruñea)

Izenburua: Alfonbra magikoa.

Zuzendaria: Karsten Kiilerich.

Iraunaldia: 81′. Marrazki bizidunak.

Trailerra: https://www.youtube.com/watch?v=NakXLBqKhYM

Mila eta bat Gauetako kontakizun honek herrixka bateko mutiko baten ibilerak dakarzkigu. Bere ahuntz leiala, alfonbra hegalari bat eta hiri handiko karrikatan bizi den neskatila bat lagun dituela, munduan barrena abiatuko da eta hainbat etsai garaitu beharko ditu: sultan boterezale bat, bi kaiman goseti eta gaizkile doilor bat…