ENARAK ITZULI DIRA

Gari Berasaluze

Enarak itzuli dira musika eta literatura uztartzen dituen lagunarteko oparia da. Musikan eta literaturan bidea egin duten bi adiskideren arteko besarkada. Sergio Ruiz G-Txabarri abeslariak eta musikariak aspaldidanik buruan zuen bakarkako lehen proiektua mamitu du lan honetan. Horretarako, hasieratik argi zuen abiapuntua: haurtzaroan zein nerabezaroan urte askoan ikaskide izan zuen Gari Berasaluzeren poemak musikatzea.

http://booktegi.eus/liburua/142/enarak-itzuli-dira-gari-berasaluze