KALAMUAK ZURE GARUNARI ERAGITEN DIO ONGI PENTSATU DUZU?

http://www.navarra.es/home_eu/Temas/Portal+de+la+Salud/Ciudadania/Actualidad/Campanas/Cannabis/

https://youtu.be/fGXAwpQl2vk

 

Marihuanaren kontsumoak gure gorputzean eta buruan dituen ondorioen zergatiak anitz dira, hala nola kontsumoraren maiztasuna eta substantziaren kopurua, adina, sexua, gorputzaren pisua, aldez aurretiko joera pertsonala, ingurune soziala (kontsumoaren errituala, generoaren eraikuntza… etab. Beraz, ez du denengan berdin eraginen.

  
Kanpainaren justifikazioa     

Drogen kontsumoa eta abusua eta, hartara, marihuanarena, parte batean kontsumoarekin lotutako arrisku eta onurak barneratu eta bereganatzearen mende dago, eta, aldi berean, estu lotuta dago arrisku eta onura horien hautemate sozialarekin.

Gaur egun, gure gizartean gero eta gehiago dira marihuana ona dela uste dutenak eta haren gaineko arriskuak minimizatzen ari dira, ohiko gune publiko eta pribatuetan haren presentzia eta tolerantzia eta permisibitate soziala handitzen ari baitira.

Nafarroako Gazteriaren Osasunari buruzko 2014ko inkestaren arabera, 10 gaztetik 2k bost puntutik gorako balioa ematen diote 1etik 10 bitarteko eskala batean marihuanaren onurei, haien esperientziaren arabera.

Marihuana erraz eskuratzen da. Kontsumitu zuten azken aldian, marihuana noizbait kontsumitu dutenek lagunen eta/edo ezagunen (bikotea, familiakoak…) bidez erdietsi zuten eta haietako gutxi batzuek, aldiz, legez kanpoko merkatuan (txikizka). Kuadrilla, etxea eta piperoa dira kontsumitzeko tokirik usuenak..

 

Helburuak

 

  • Marihuanarekin lotutako arriskuez informatzea, erabakiak hartzeko elementuak ekarriz, kontsumitzen hasteko adina atzeratuz eta zero kontsumoa erdietsiz.

 

  • Ezagutza ematea, uste faltsuen gainean hausnartzeko, eta marihuanaren kontsumoaren inguruko eztabaida soziala sustatzea.   

 

  • Nafarrak sentsibilizatzea kontsumitzeak dituen ondorioren aurrean.   .

  

  • Askotariko gizarte eragileak inplikatzea babesean eta osasunaren sustapenean, funtsezko gizarte balioak baitira.

 

 

Xede populazioa

  • Herritarrak oro, gazte-eta adingabe-taldeei arreta berezia jartzea.

 

  

Kanpainako materialak (deskargak)

 

      Liburuxka                                                Kartelak                                              Irratiko iragarkia