Hirugarren atala: EGUNGO EDOSKITZEAREN EGOERA

Lehenengo atalean adierazi den bezala, azken 100-140 urte hauetan esne-formulak garatzen eta hobetzen joan dira. Ondorioz, edozein arrazoi izanik ere, amak bularra ez ematea erabakitzea bazuen, haurraren osasuna inolaz ere arriskuan jarri gabe.

Hala ere, ama-esnea bezalako esne-formularik ez dago, ezin lehiatu ama-esnearen ezaugarri horien aurka. Gaur egun, merkatuan esne tankera mota asko daude, eta denak ere, haurren behar nutrizionalei egokituak. Horrela, batetik haurraren aro bakoitzeko garapena ziurtatzeko gai dira, eta bestetik, zenbait gaixotasunei aurre hartzeko lagungarriak.

Amagandiko edoskitzeak hainbat abantaila ditu edoskitze artifizialaren aldean, hala nola:

  • Abantaila nutrizionalak: Esnearen konposizioa aldatu egiten da edoskitzaroan, eta, hala, haurraren energia eta nutrizio-beharretara eta haurraren ezaugarri fisiologikoetara egokitzen da.

  • Abantaila inmunologikoak: Defentsak ematen dizkio haurrari, hala nola, immunoglobulinak, linfozitoak eta abar.

  • Abantaila ekonomikoak: Doakoa da.

  • Abantaila afektiboak: Ama-haurren arteko lotura emozionala sendotzen du. Bularra emateko unea atsegina eta pozgarria izaten da, bai amarentzat, bai haurrarentzat.

  • Haurraren osasunerako abantailak: etorkizuneko gaixotasunetatik babesten du haurra (asma, alergia, obesitatea, diabetesa, kolitis ultzeraduna, Crohn-en gaixotasuna eta abar).

  • Amaren osasunerako abantailak: etorkizuneko gaixotasunetatik babesten du ama (bularreko eta obarioko minbiziaren intzidentzia txikiagoa).

Dena den, haurrengan ama-esneak dituen onurak zeintzuk diren jakin arren, sei hilabete baino gutxiago dituzten haurren %38ak bakarrik hartzen du ama-esne hutsa. Eta urtea betetzean berriz, %80 ez du esne-hartualdi bat ere egiten.

Ama-esnea emateko joera gutxiagotzen ari den kezka hori dela eta, aurreko atalean ere aipatu izan da, nola 1956. urtean sortu zen bularra eman nahi zuten amei laguntzeko taldea, hau da Esnearen Elkartea. Gaur egun 85 herrialde baino gehiagotara zabaldu da elkarte hori.

Nafarroan Esnearen Elkarteaz gain, 1997an Amagintza Elkartea sortu zen, azken hau ere borondatezko amek osatua. 2016an berriz, Nafarroako Ospitalguneko emagin eta erizainen ekimenez “Lacta Navarra” sortu zen. Talde honen helburua berriz, etxe eremutik kanpo ere bularra ematea da, hau da edozein leku publiko bularra emateko leku egoki bihurtzea.

Bestalde, Munduko Osasun Erakundea (OME) eta Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa (UNICEF) dira haurren osasuna eta eskubideak babesteko nazio arteko erakundeak. Bi erakunde hauei esker, 1991. urtean ekimen berri bat jarri zuten martxan, hain zuzen ere “Jaiotza eta Edoskitzarako Laguntza Goiztiartzeko Ekimena” (IHAN). Horrela, ospitaletan eta osasun zerbitzuetan zenbait aldaketa egitearen alde azaldu ziren, batez ere jaiotza unetik bularra bakarrik ematearen aldeko joerak babestuz, sustatuz eta behar izanez gero laguntza osoa eskainiz.

Edoskitzarako laguntza estrategiak emateko eta aldi berean, Lehen Mailako, Ospitalguneko eta Osasun Sexuala eta Ugaltze-Laguntza Zentruarteko (CASSYR) koordinazioa bultzatzeko asmoz, Formaziorako Talde akreditatu bat sortu da Nafarroan. Horrez aparte, Nafarroako Ospitalgunean Edoskitzaroko Laguntza Unitatea ere badago, bertan bularra emateko zailtasunak dituzten amei laguntza saioak eskaintzen zaizkielarik.

Akreditazio modu horri esker, zentru eta ospital desberdinek akreditazio (IHAN) sistema horretara egokitzeko aukera izango dute.

Ospitaletan berriz, IHANek akreditazioa ematen du. Hau da, “Edoskitze natural eta zoriontsu batetarako hamar pauso” betetzen duten zentruei. Horretaz gain, Ama-esne Ordezkoen Komerzializaziorako Kodigoa bete behar dute, eta edozein arrazoi dela ere, bularra eman nahi ez duten amei informazio egokia eta laguntza osoa ematea ere ziurtatu behar dute.

JAIOTZA ETA EDOSKITZAROKO LAGUNTZA GIZATIARTZEKO EKIMENA EDOSKITZE NATURAL ETA ZORIONTSU BATERANZKO HAMAR PAUSO (MOE/UNICEF):

  1. Edoskitze naturalari buruzko idatzizko politika bat izatea, eta aldi berean zentroko langile guztiak horren berri izatea.

  2. Osasun alorreko langile guztiak politika hori praktikan jarri ahal izan dezaten trebatzea.

  3. Haurdun dauden emakume guztiak edoskitze naturalaren onurez eta praktikan jartzeko moduez informatzea.

  4. Haurraren bizitzako lehen orduan, amei edoskitze naturalean laguntza ematen hastea.

  5. Haurrari bularra nola eman behar zaion azaltzea eta haurrengandik banatu behar badute ere, edoskitzaroa nola mantendu erakustea.

  6. Jaio berriei ama-esnea besterik ez ematea. Ez ematea janari do edari gehigarririk, medikuak agindutakoak izan ezik.

  7. Haurraren bizitzako lehenengo 24 orduetan amen eta haurren arteko bizikidetza ahalbideratzea.

  8. Edoskitze naturala sustatzea haurraren eskaera kontutan hartuz.

  9. Bularrez elikatutako haurrei ez ematea ez tetinarik ezta txupeterik ere.

  10. Edoskitze naturalaren aldeko taldeen eraketa bultzatzea eta amei talde horien berri ematea harremanetan jartzeko.

    1. Erditzean eta erditze-ondoan amari gizatiartzeko laguntza eskaintzea.

    2. Bularra ematen ez duen amari, jaio berriaren elikadurari buruzko kalitatezko laguntza eskaintzea.

2016an dauzkagun datuekin, Nafarroan, amen %67ek ama-edoskitze esklusiboa mantentzen du haurraren lehen 15 egunetan baina 6 hilabetetako umeetan %32,8ra gutxitzen da.

2018an MOE-k eta UNICEF-k, helburu gisa hauxe proposatu dute 2025. urterako:

Bizitzaren lehen sei hilabeteetan gutxienez %50 haurrari, amaren esnea eman behar zaiola bakarrik;

gero, esne hori eta beste elikagai batzuk, bi urte bete arte edo amak eta haurrak nahi duten arte.

Beraz, Edoskitzerako Laguntza Taldeei esker eta IHANeko estrategien laguntza kontutan izanik, edoskitze naturala sustatu nahi da maila guztietan. Eta aldi berean, MOE-en eta UNICEF-en helburuak lortu.