KARRANTZAKO ARDIA (MORFOLOGIA)

Pisu ertaineko ardiak. Normalean ardiak adar gabekoak eta arrak aldiz adar indartsuak dituzte. Buruaren kolorea gorritik beltzera doazen tonalidadeak izan ditzake. Buru triangeluarra eta profil oso ganbilekoak. Artile zuri, luze eta lodikoa. Ardiak 55 – 60 kg. izan ohi dituzte, arrek aldiz 70 – 80 kg. artekoak izaten dira.

Arrazaren beste datu batzuk: Erditzeak urtero, 1. Erditze bakoitzeko arkumeen kopuruaren media 1,30. Ardi bakoitzaren esne kopurua denboraldi bakoitzeko 117,76 kg., 116 eguneko esnealdian.