TURULEKA OILOA

Golem Baiona, Golem Morea, Golem Alhondiga urtarrilaren 1ean ikusgai

Turuleka oso oilo berezia da. Itxura xelebrea duelako eta arrautzarik errun ezin duelako, beste oiloek barre eta iseka egiten diote… harik eta halako batean, Ixabelek, musika andereño erretiratu batek, bere baserrira eramaten duen arte, berekin bizitzera. Hantxe, adiskidetasun giroan eta zoriontsu, oiloak bere dohain ezkutua aurkituko du: Turu-k hitz egin dezake! Eta badaki abesten ere, izugarri ondo gainera!
Gure laguntxoa, bere musikarako dohain zoragarriari esker, Daedalus zirku handiko izar bihurtuko da. Bitarteko bidaia ez da batere erraza izango, ordea, Damian Maltzur gaiztoak beretzat hartu nahi baititu zirkua… eta Turuleka harrigarria.

Trailerra:

https://www.zineuskadi.eu/eu/pelikulak/la-gallina-turuleca/pe-321/TDBYzuhDCJI

 

Iraupena: 80’

 

Gidoia: Pablo Bossi, Juan Pablo Buscarini, Eduardo Gondell

Musika: Sergio Moure De Oteyza