KARRANTZAKO ARDIA (BILAKAERA)

Batez ere Karrantza bailaran eta Enkarterrietan ikusi daitezke arraza honetako animaliak. Komunalak profitatu ohi ditu arraza honek, batez ere zuhaitz arteko belardi eskaseko eremuak. Menditsuak diren eta euri askoko zonaldeetan ongi moldatzen dena.

Esne ekoizpeneko arraza dugu. Euren esnearekin Idiazabal jatorriaren deituraren pean dauden gaztak ekoizten dira. Arkumeak haragirako Eusko Label sormarkarekin saltzen direlarik.

Erroldatutako animalien kopurua 2.904koa da. 2.734 eme eta 170 ar. 25 ustiategietan sakabanatutak.