EÜSKARAREN IKASTEA KANTOREAREN BIDEZ

Mintza kanta! Düala 2 urte Gotainen abiatürik, orai Mauleko Hebentik-eneala jinik da, dinamika sendotzeko baita zabaltzeko ere.

Zonbait hütsetik abiatürik, beste zonbaitek gaü eskolan ikasirik, kanpoan erabili edo eman nahi ; oro jüntatzen dira, kantoreen üngürüan.

Bena jakin trago batekin, eta bakotxak ekarten düan hatiarekin 2 orenak zale iragaiten dira beti.

Arren hitzordüa oroer zabalik “mintza kanta”-rentako astearte oroz Mauleko Hebentik-enean. Arrestiko 6etarik 8tara.

Iturria: www.xiberokobotza.org