MADE IN GOIERRI: JOSE ANTONIO MUJIKA

Datorren ostiralean, martxoaren 6an, Beasaingo Igartza jauregian, arratsaldeko 19:00etan Made in Goierri zikloari emango diogu hasiera “Aralar, izotz arotik erromatar gararaino” saioarekin. Honetan, Jose Antonio Mujika, ikerlari beasaindarra, solasean arituko da Oihana Sarasola kazetariarekin. Gai erakargarria formato atseginean.

Zikloaren programazioa honakoa da:

https://issuu.com/lemniskata/docs/made_in_goierri_2020_laburra.pub

JOSE ANTONIO MUJIKA

 

Doktorea Geografia Historian eta UPV/EHUko Letretako Fakultateko irakaslea.

Ikerketa lerroetako bat megalitismoaren azterketara bideratuta egon da, horrela Goierriko hamar bat trikuharri (Trikuaizti, Larrarte, Zorroztarri, etab.) indusi ditu eta beste hiru, J. Fernandez Erasorekin, Araba Errioxan.

Horrez gain, Goi-Paleolitoko hainbat haitzulotako indusketatan eta materialen ikerkuntzan jardun du (Urtiaga, Praileaitz I, Aizkoltxo, Astigarraga, etab.), bakarrik nahiz beste ikertzaile batzuekin (Aranzadiko X. Peñalverrekin, Munibe Taldekoekin, etab.).

Azken bi hamarkadetan, Aralarren, jarduera arkeologiko ugari burutu ditu.

Amaitzeko liburuak eta artikuluak argitaratu ditu zenbait  aldizkaritan (Munibe, Kobie, ZephyrusQuaternary InternationalNature, etab.), bai bakarka baita beste ikertzaile batzuekin ere.

 

OIHANA SARASOLA

Kazetari lazkaotarra; EITBn lan egiten du. Lemniskatako hainbat saiotan laguntzaile izan dugu.