EUSKAL SEKTOREAK PRESENTZIA NABARMENA IZANGO DU CANNESKO JAIALDIKO MARCHÉ DU FILM MERKATUAN

Ekainak 22-an hasi zen azoka birtuala eta hurrengo ostiralera arte, ekainak 26, luzatuko da. Nazioarteko zinemagintza-industriari eta hura osatzen duten profesionalei laguntza ematea da hitzorduaren helburua.

Sitgeseko jaialdiak Paul Urkijoren ‘Irati’ lana Fantastic 7 forumean parte hartzeko aukeratu zuen, eta zuzendari gasteiztarrak bertan aurkeztuko du proiektua.

Annecyko Jaialdian ‘Homeless Home’ film laburrarekin Epaimahaiaren Saria lortu ondoren, UniKo ekoiztetxeko Ivan Miñambres ekoizlea ACE Animation Specialek, Animation!-ek (Ventana Sur) eta Mifak (Annecy Festival) antolatutako Animation Speed Meetings-etan parte hartzeko hautatu dute ‘Unicorn Wars’ lanarekin.

Beste bi euskal proiektu ICAAk antolatutako ‘10 Promising Spanish Projects in Development’ topaketan ikusgai egongo dira: Pimpi & Nella Filmsen, Marmoka filmsen, Corpus Filmsen eta Arena Comunicación Audiovisualen ‘Tetuan’; eta Jaibo Filmsen eta Apellaniz & De Sosaren ‘Espiritu Sagrado’.  

Canneseko jaialdiko Marché du Film merkatuak euskal presentzia nabarmena izango du. Izan ere, Euskadin Zineuskadiren laguntzarekin egindako hainbat proiekturen erakusleiho bihurtuko da, eta sektoreak bizi duen sormen-une ona agerian utziko du, pandemiak eragindako osasun-egoerak ekarritako zailtasun guztiak gorabehera.

Nabarmentzekoa da Paul Urkijok lortu duen aintzatespena, ‘Irati’ filma Sitgeseko jaialdiak hautatu baitu Fantastic 7 forumean parte hartzeko. Hori dela eta, zuzendari gasteiztarrak bere lana Frantziako hitzorduan aurkezteko aukera izango du. Halaber, Annecyko Jaialdian ‘Homeless Home’ film laburrarekin Epaimahaiaren Saria lortu ondoren, UniKo ekoiztetxeko Ivan Miñambresek ACE Animation Specialek, Animation!-ek (Ventana Sur) eta Mifak (Aneccy Festival) antolatutako Animation Speed Meetings jardunaldietan parte hartuko du, Alberto Vázquezek zuzendutako ‘Unicorn Wars’ film luzearekin.

Beste bi euskal lan ICAAk antolatutako ‘10 Promising Spanish Projects in Development’ topaketan ikusgai egongo dira. Batetik, Pimpi & Nella Films, Marmoka films, Corpus Films eta Arena Comunicación Audiovisual produkzio-etxeek ‘Tetuán’ pelikula. Film hori (ez-fikziozkoa) Iratxe Fresnedak zuzendu du eta Gentzane Martínez da ekoizlea. Bestalde, Jaibo Filmsen eta Apellaniz & De Sosaren ‘Espíritu Sagrado’ filma ere hautatu dute. Chema García Ibarra da proiektuaren zuzendaria eta Marina Perales Marhuenda ekoizle nagusia.

Era berean, Itziar Leemans, Tamara Lucarini eta Esti Urresola, Tabakalerak gidatutako NOKA Mentoring programako lehen edizioko hiru partaideak, Marché du Film jaialdian akreditatuta daude, garatzen ari diren film luzeen proiektuei jarraipena emateko eta merkatu horrek eskaintzen dituen tresnak gertutik ezagutzeko.

Azpimarratzekoa da, gainera, Basque Audiovisual plataformak Cinema from Spain standean izango duen espazio birtuala, Colorful Diversity atalean. Just Spainted!, Espainiako zinemaren nazioarteko sustapenerako kanpaina berriak, irudi berritua aurkezten du eta autonomia-erkidegoak hartzen ditu bere baitan. Erkidego bakoitzak edizioaren eta film berrienen talentu nabarmenei ikusgarritasuna ematen die, bai eta eskualdeetako funtsei eta lurraldeetako pizgarri fiskalei ere. Halaber, 2020ko udaberriko ekoizpen nabarmenei buruzko katalogoa ezagutzera emango dute.

Market Screening-etan nazioarteko erosle eta eragile estrategikoentzat programatutako filmen artean ere nabarmena da euskal presentzia. Hautatutako euskal lanak, ‘Bye bye Mr Etxebeste!‘, Telmo Esnalek eta Asier Altunak (Filmax-ek banatutakoa) zuzendutako ‘Agur Etxebeste’, eta Miguel Ángel Jiménezen ‘Window to the sea’ (Heretic Outrichek antzeztua) dira.

Marché du Filmek nazioarteko industria zinematografikoari babesa ematen jarraitzeko eta profesionalei laguntzeko helburua dauka, eta guztira 8.500 parte-hartzaile baino gehiago bilduko ditu; 250 postu eta 60 pabiloi inguru. Programan, parte-hartzaileei zuzendutako 1.200 online proiekzio baino gehiago eskainiko dira eta, aldi berean, 2.300 film luze izango dira eskuragarri merkatuan. Hitzordu birtual honetan, 150 ekitaldi baino gehiago, panelak, hitzaldiak, ‘Speed meetings’ topaketak, mahai-inguruak eta zinemako musikagileen kontzertu esklusiboak ere eskainiko dira Cannesek profesionalentzat. Ekitaldi horietako batzuk zuzenean jarraitu ahal izango dira jaialdiaren webgunearen eta Facebookeko profilaren bidez.