“PLANES DE FIN DE SEMANA”

Planes de fin de semana” liburuak (Sua Edizioak, 2019), Euskal Herrian barrena ibiliz egun zoragarriak emateko hamabost proposamen bildu ditu. Egileak, Alberto Murok alegia, era guztietako planak ehundu ditu, mota guztietako pertsonei leku egiteko asmoz. Horien bidez, Euskal Herriko naturaz, ondareaz, paisaiaz eta jendeaz gozatzeko parada izango dugu. Hasi Arabako Errioxan eta Zuberoaraino, gurdi bete ideia dakar mendian, itsasondoan, ibai-bazterrean eta herrietan gozo-gozo ibiltzeko. Esaterako, proposamen bat Agramontarren lurraldeetara garamatza, Bastida eta Bidaxune aldera zehatzago esanda, leinu feudal ahaltsuaren gaztelu galduen bila, judutarren aztarna harrigarriak, ibai eta laku ondoko hondartzak eta errekan barrena kayakez egindako txangoak ahaztu barik. Ondo ibili!