NIFFEK NAFARROAKO EKOIZTETXE ETA SORTZAILEEN LANAK GALDEGIN DITU

NIFF – Nafarroako Nazioarteko Zinema Jaialdiaren bigarren edizioak sail berri bat izango du: Navarra Film Promotion. Nafarroako ekoiztetxeek edo sortzaileek zuzendutako lanak galdegin dituzte abuztuaren 16ra bitartean zabalik dagoen deialdirako, eta hamar onenak irailaren 3an erakutsiko dituzte.

Meliton Estudioen, La Caixa taldearen gizarte ekintzaren eta Caja Navarra Fundazioaren ekimenez antolatuko dute aurten 2020ko irailaren 3tik 5era bitartean NIFF jaialdia, eta lurraldeko sortzaileek beraiei eskainitako sail berri bat izango dute. Helburua Nafarroako ikus-entzunezko industria sustatzea dela aitortu dute arduradunek.

Meliton Film Promotion Saria eskuratzeko, gehienez bi minutu iraungo dituen sorkuntza bat aurkeztu beharko dute egileek abuztuaren 16a baino lehen, leheninfo@navarrafestival.com helbidera bidaliz. Horiek edozein formatutakoak izan daitezke: trailerrak, teaserrak, reel-ak, spot-ak, bideo instituzionalak, bideo korporatiboak edota bideoklipak.

Sortzaile bakoitzak (ekoiztetxe zein pertsona bakarra izan) lan bakarra aurkez dezake, eta ezinbestean jatorriz Nafarroakoa izan beharko du. Hamar lan onenak irailaren 3an egingo duten ekitaldi berezian proiektatuko dituzte Iruñeko katedralean, FROOM NAVARRA mahai-inguruaren ostean.

https://www.zinea.eus/2020/07/10/navarra-film-promotion/