TXERTOAK, ZERTAN GABILTZA?

Kaixo, zer moduz?

Irailaren 19an Donostian topagune berezia. Batzar parte-hartzailea prestatzen hasi gara.

Galdera nagusia eta zabala: “Txertoak, zertan gabiltza?” (edo antzeko zerbait). Gai konplexua, gatazkatsua, urjentea.

Batzar berezi honen bidez zer lortu nahi dugu? Gai gatazkatsu eta konplexu honen inguruko elkarrizketa publiko aberatsago eta kalitatezko bat. Parte hartzaileek bertan ikasi ahal izateko elkarrengandik, eta dagoen tokian dala, bakoitzak erabaki informatuagoak hartu ahal izatea ondoren.

Ezin egokiago horrelako batzarretarako, Gune Irekiko metodoa erabiliko dugu (hor behean* informazio gehiago).

Gure bermea: irailak 19koan kalitatezko elkarrizketa sakon eta aberats ugari izango ditugu.

Iritzi kontrajarri guztiek toki dute bertan, eta modu eroso, seguru, harmonikoan parte hartzen dugu. Elkarrengandik asko ikasiko dugu.

Ahalik eta parte-hartze zabalena nahi dugu irailaren 19an, eta hasierako fase honetan buruz buru ibiliko gara gaiaren inguruan zer-esana duten era guztietako norbanako eta taldeekin hizketan, ondo ulertu dezaten nolako topagunea izango den.

Mezu honen xedea:

Lagundu ahal diguzu sistemaren konplexutasun horren adierazgarri diren pertsonak eta taldeak zerrendatzen? Kontuan izan Donostian dela topagunea, irailaren 19an.

Nortzuk (pertsona/talde,…) gonbidatuko zenituzke aretora, duten iritzia dutela?

Bertaratu ahal balute, primeran! Bertaratu ezin, baina gonbidapena (telefonoz, epostaz, wasappez,… ) zabaltzen lagunduko baligute soilik, primeran ere bai!

 

Guneak Zabaltzen-en ondoan, ze beste banako edota talde izan zitekeen deitzaile?

Deitzaileen artean iritzi kontrajarriek toki dute, jakina, elkarrizketa aberatsari toki egitea da batuko gaituena.:Emaginak, pediatrak, medikuntza eta osasun arlokoak, gurasoak, lege adituak, ekoizleak, administrazioa, elkarteak, hezitzaile eta zaintzaileak,aldizkari eta idazle espezializatuak… gogoan izan, ahalik eta dibertsitaterik zabalena, oso ondo etorria.

Ematen dizkiguzuen horiei deituko diegu, besteak beste, egunotan, gure asmoa azaltzeko

Eskerrik asko eta ondo izan!

Begoña, María eta Eleder

Guneak Zabaltzen

638.733.223

 

* Gune Irekiko batzarretan (10:00-18:00 arteko egun baten)

 

  • agenda zuri dago eta etorritakoek nahi dituzten solasaldiak eta ekitaldiak jartzen dituzte bertan, hasieran
  • gai guztiak lantzen dira, taldeka, 90 minutuko tartetan
    • bakoitza batetik bestera mugitu daiteke  jardunaldi osoan zehar, bere interes eta premiei jarraituz
  • bukaeran, biribil handi baten, bakoitzak denbora du baloratzeko labur
  • egunean bertan, parte-hartzaileek beraiek egunean zehar osatutako laburpenak bilduz, egunak emandakoaren txostena bidaltzen dugu epostaz

bideo honetan, egun t’erdiko gune irekiko baten laburpena (9′)