ENKI-K UR-I (SUMERIARREN MITOA, SEGUR ASKI K.A. 3000. URTEA BAINO ANTZINAGOKOA)

Urengana, Santutegiarengana, etorri da,
Enki, Amildegiaren erregea, eta bere patua dekretatu du:
“¡O, Hiria, ongi hornitua, ur ugariz ureztatua,
o, Idi garaitasun sendokoa,
 
Herrialdearen ugaritasunaren oholtza, o, belaun bereizikoa,
o, mendia bezain berdatzailea.
O, hashurko baso, hosto ugarikoa, … baino ere heroikoagoa!
 
Zure lege jainkozkoak, ezin hobeak, izan bitez ezin hobe hedatuak!
 
Enlilek, “Mendi Handiak”, zeruan bezala lurrean ere
zure izen goresgarria ahoskatu du!
 
Hiri horren patua, Enkik erabakia,
O, Ur, o, Santutegi, igan zaitez zeruraino!