BETIZU (MORFOLOGIA)

Ematen zaion izena “Behi” eta “Izu” hitz euskaldunetatik datorkio, izututa edo ezkutuan dabilen behia. Piriniotan, baldintza latzetan bizitzera ohiturik dagoen behi arraza.

Animalia alaia, bizia eta zalua. Pisu gutxikoa, garaieraz baxua, haragitarako errendimendu eskasarekin. Buru mehe, motza eta ilez estalita. “Lira” moduko adarrak, lepo motza eta kokospe nabarmena.

Bizkar alde zelatuta, atzeko partea aurrekoa baino gorago amaitzen dena. Sahietsak nahiko zuzenak, ipurdi eta hankak, gutxi garatuak eta zuzenak.

Azal lodia, txuri-horixka, mukosak haragi eta arrosa kolore artean.