CANCIÓN SIN NOMBRE KRESALA ZINEKLUBAN

Urriak 6

Canción sin nombre (2019) 97 min. Peru, Espainiar Estatua, AEB, Txile. Zuzendaritza: Melina León. Gidoia: Melina León, Michael J. White. Musika: Pauchi Sasaki. Argazkilaritza: Inti Briones. Aktoreak: Pamela Mendoza, Tommy Párraga, Lucio Rojas, Ruth Armas, Maykol Hernández. Drama.

Georginaren alaba jaioberria klinika faltsu batean kenduko diote. Umea berreskuratzeko bilaketak egunkari handi batera eramango du. Han, bere ikerketan lagunduko dion eta egunkarian lan egiten duen kazetari bakarti bat ezagutuko du Georginak.