LOTO SUSTRAIA

Ezaugarri ezberdin askoren sustrai hau Europan, ez da oso ezaguna ezta kontsumitua ere.  Freskoan, ura kenduta lehortuta eta hauts bihurtuta kontsumitzen da, azkeneko era honetan guk bilatu eta kontsumitzeko errazena izanen da. Ura kenduta lehortuta aurkituz gero salda nahiz egositako jakitara  gehitu ahalko diogu. Hautsean lortuz gero infusioari gehituko diogu kopuru txikian. Bere ezaugarrien artean, arnas sistemari egiten dion onura aipatuko nuke, espektorazioa  lagunduz eta gure defentsak igoz.