FAS ZINEKLUBA: “DYLDA” (“UNA GRAN MUJER”)

2020ko abenduak 1

18:30etan

El Carmen” aretoa, Indautxu plaza, Bilbo

3 / 5 €

Gaztelaniaz

Dylda (Una gran mujer)  – Errusia – 2019 – 130 m.

Zuzendaria:  Kantemir Bagalov – V.O.S.C.

Edukiera mugatua (COVID-19).

Ahal dela erreserbatu aurretik,

info@cineclubfas.com  helbide elektronikoaren bitartez.

2018ko ekainean proiektatu genuen Tesnota / Demasiado cerca (2017), eta Kantemir Bagalovek —Nalchik (Errusia hegoaldea, Georgiatik hurbil), 1991— txunditu beharrean utzi gintuen aulkiari itsatsita. Harreman zentrokideak ikusten dira lan horretan, gordinki erakutsiak (familia, lagunak, probintzia, gerra-bakea, herrialdea, Txetxenia). Nolabait esan, Sobietar Batasunaren garaiko zinemagintzara garamatza, zeina zuzena, gogorra eta adierazkorra baita.

Bigarren lan honetan, Dylda / Una gran mujer, berriz ere Viktoria Miroxnitxenko protagonista duela (Iya Sergueevaren rolean), erabat suntsitutako Leningrado herrian kokatzen gara (1945), eta, gerra honezkero ‘iragana’ izan arren, nabarmena da ondorioek irauten dutela. Bi ordu pasatxoz egongo gara pantailatik begiak ezin kenduz. Ondoren eztabaidatuko dugu zinema edo literatura nahiago dugun (Svetlana Aleksievitx Nobel saridunaren La guerra no tiene rostro de mujer liburuan oinarritua), nork daki?

Trailerra