ZURE URTESARI BERRIA EUSKOARI

Kide agurgarriak,

 

Zuei esker, Euskoa urtez urte garatzen da, eta gaur egun gure tokiko moneta Europako garrantzitsuena da. Zirkulazioan diren 2 milioi eusko baino gehiagoek tokiko ekonomia elikatzen dute. Hauek ingurumenarentzat eta euskararentzat desafioak betetzera engaiatu diren 1100 profesionalen etxeetan zirkulazioan dira.

 

Gure etorkizunaren gainean indar handiagoz eragiteko, euskoaren erabilera zabaldu eta erraztu nahi dugu, gure moneta onartzen duten gero eta profesional gehiagorekin, baita tresna praktikoagoak sortuz, hala nola euskopay ordaintzeko aplikazioa, zure kontua berehala zure banku kartarekin kargatzeko aukera, etab., hori guzia kostu gehigarririk gabe.

 

Garapen horri aurre egiteko, lan taldea sendotzen eta profesionalizatzen segitzeko, eta bere independentziaren segurtzatzeko, gure elkarteak bere baliabide propioak garatu behar ditu, jakinez baliabide propio horiek bere kideen urtesariak direla nagusiki.

 

Horregatik, 2021eko urtesari taula berri bat plantan eman dugu, hiru hautu garrantzitsuekin: urtesari mailak eskuragarriak egonen dira, urtesari soziala 5 € urtean gelditzen da, eta beti gastu gehigarririk gabe euskoaren eguneroko erabileran:

 

  • Urtesari normala: 2€ hilabetean

  • Sustengu urtesaria: 3€ hilabetean

  • Sustengu+ urtesaria: 5€ hilabetean

  • Urtesari soziala: 5€ urtean langabeentzat, gutiengo sozialak dituztenentzat eta ikasleentzat

 

Urtarril hasieran, urtesari dei bat jasoko duzu mail bidez, eta zure urtesaria 2021eko urtarrilaren 10a eta 15a artean ordainduko duzu. Ez bazara oraindik diru hartze automatikora pasa, ukanen duzun mailak 2021eko urtesariaren ordaintzeko hainbat aukera proposatuko dizkizu.

 

Milesker haundi bat zure engaiamenduarentzat eta gurekin batera Euskoaren dinamikan parte hartzeagatik Euskal Herri ekologikoago, euskaldunago eta solidarioago baten eraikitzeko. Urte bukaerako besta onak opa dizkizuegu!

Xebax Christy
Lehendakaria

Dante Edme-Sanjurjo
Zuzendari orokorra

Euskal Moneta

Cordeliers karrika, 20
64100 Baiona
05 33 47 54 11


info@euskalmoneta.org
www.euskalmoneta.org

 

http://www.euskalmoneta.org/2020/12/10/eskuz-esku-ren-ale-berria-eusko-sareko-hornitzaileen-aurkitegia/?lang=eu

http://www.euskalmoneta.org/2020/10/23/zueri-esker-euskoak-ikastolak-sustengatzen-ditu/?lang=eu

http://www.euskalmoneta.org/2020/10/10/38-674-eusko-banatuak-euskal-herriko-elkarteei/?lang=eu